XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kontua da
Eta orduan, hiru hilabete aurrean, eta nik ezin nuela hura bukatu.
Orduan hasi nintzen itzultzaile bila ero moduan....
Eta hiru itzultzaile aurkitu nituen.
Bakoitzak hartu zuen zati bat, esate baterako,
Nik banatu nuen liburua tonuaren arauera, alegia, jendeak itzul zezala tonu berdinean zegoen testua.
Eta hala osatu genuen hirurehun eta hogeiren bat orrialde, oso-osorik ez, beraz.
Horiek izan ziren epaimahaikoek irakurri zutena.
Nik pixka bat txukundu nituen gainetik....
Gero etorri zen argitaratu beharra.
Eta argitaratzeko orduan ni sartu nintzen Barcelonako hotel batean, hantxe egon nintzen bi hilabete atera gabe....
Izan zen bene-benetan nire bizitzan pasa dudan boladarik okerrena.
Bai gorputzarentzat eta bai buruarentzat xipoi bat, baina-baina... seguru asko nozituko dudana noizpait, zeren lan egiten nuen hamasei ordutatik hogei ordutara egunero-egunero-egunero... Pentsa ze lana izan zen.
Desesperagarria!... Eskerrak sekulako agoantea izan dudan betidanik
Horretarako beti eduki dut sekulako erresistentzia.
-
- Eta zer iruditu zaizu? zailagoa al da idaztea baino? Bai, dudarik gabe, askoz ere zailagoa da itzultzea idaztea baino (
-
Nik oso argi ikusi dut itzulpenean (...).